Logo
#casolina16

 

Dortsalak Forum Sport-en jasoko dira (Galaria poligonoa, Morea ondoan)
ostiralean 15.00etatik 22.00etara eta larunbatean 10.00etatik 22.00etara.

Patrocinadores

Aurkezpena

ANFAS, Adimen-edo garapen-minusbaliotasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea, 1961ean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta haren xede-oinarriak adimen-minusbaliotasuna duten pertsonen eskubide orokorren eta berezien aitorpena eta giza eskubideen deklarazio unibertsala dira.

ANFAS elkarteak misio hau dauka: "Haren konpromiso etikotik beharrezko laguntzak eta zerbitzuak bermatzen laguntzea, eskubideen eta barneratze sozial baten testuinguruan, adimen- edo garapen-minusbaliotasuna duen pertsona bakoitzak eta haren senideek bizitza-proiektu pertsonalak aurrera eraman ditzaten eta beren bizitza-kalitatea hobe dezaten, hiritar moduan, Nafarroa justu eta solidarioan".

2015an adimen-minusbaliotasuna edo garapen-desorekak dituzten 1.300 pertsonei eta haien senideei eman genien arreta, 89 profesionalen lanari eta 700 boluntarioen laguntza ordainezinari esker.

1999an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina eman zigun, egindako ibilbidearengatik. Urte horretan, halaber, Kirolaren eta Gaztediaren Nafarroako Institutuaren boluntariotzari saria jaso genuen.

ANFAS Elkartearen izenean bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Laboral Kutxari, lasterketa solidario honen eragileari, eta baita ere Rock the Sport-ek egindako lan izugarriari. Era berean, oso aitorpen berezia egin nahi diogu Ricardo Abad kideari, hasieratik egon delako inplikatuta lasterketaren antolakuntzarekin, eta ahal duen guztietan gure Elkarteari laguntzeko prest dagoelako.

Amaitzeko, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuet modu batera edo bestera lasterketan parte hartuko duzuen guztioi, zuen laguntzarekin lanean jarraitzeko aukera emango diguzuelako, gizarte barneratzaileagoa eta solidarioa lortze aldera. Korrika egin Zugatik & Haiengatik!


Informazioa

NOIZ:
IGANDEA, URRIAK 9 - 11 ordua.
TOKIA:
AVDA. CARLOS III
IZEN EMATEA DATA:
08/10/2016era
PREZIOA:
12 EUROS

IZEN EMATEEN PREZIOA ADIMEN MINUSBALIOTASUNA DUTEN PERTSONEN ALDEKO NAFARROAKO ELKARTEARI (ANFAS) LAGUNTZEKO IZANGO DA SOILIK





Ibilbidea

Ricardo Abdad tafallar ultrafondistak diseinatu du ibilbidea, eta hiriko kale ezagunenetako batzuk zeharkatuko ditu.


Kolaboratzaileak

Copyright 2016 - III Carrera Solidaria Navarra